XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Behin-betiko diagnostikoa

Behin-betikotzat ulertzen da gaixoa atenditu zuen zerbitzu klinikoaren edo fakultatiboaren iritziz ospitaleratzea ekarri zuen eritasun nagusiaren diagnostikoa, nahiz eta bere egonaldian zehar agertu izan konplikazio garrantzitsuak edota bestelako eritasunak ere.

Kontsulta

Zerbitzuaz balia daitezkeen guztiek ospitaleez kanpoko laguntza-taldeko edozein arduradunekin indibidualki izan ditzaketen harremanei deitzen zaie kontsulta.

Ospitale-zentroa

Medikuntza eta Erizaintzako zerbitzu iraunkorra eskaintzen duena da, ohez hornitua eta asistentzia jarraituarekin.

Egindako egonaldiak

Egindako egonaldien zifra, ospitaleratutako gaixoen eguneko zentsuen urteko baturari dagokio.

Sano jaioberriak ez dira gaixoen eguneko zentsuan sartzen.

Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak

Honako hau da erabilitako zentroen sailkapena:

Anbulatorioak

Gizarte-Segurantzako onuradunei medikuntza orokorreko, pediatria-puerikulturako eta espezialitateetako asistentzia ematen dieten zentroak dira.

Kontsultategiak

Gizarte-Segurantzako onuradunei medikuntza orokorreko eta pediatria-puerikulturako asistentzia ematen dieten zentroak dira, espezialitate hori kontsultategiak diharduen zonan hala ezarrita baldin badago.

Osasun-zentroak

Osasun eta Kontsumo Ministerioak emandako Oinarrizko Osasun Egiturei buruzko 137/84 Errege Dekretuaren 2. atalean adierazitakoaren araberako osasun-laguntzak eskaintzen dituzten zentroak dira.

Larrialdietarako zerbitzuak

Gizarte-Segurantzaren onuradunei asistentzia arratsalde-gaueko orduetan eta jaiegunetan ematen dieten zentroak.